XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gainera, nire heziketaz arduratu behar du.

Benetako pirata izan behar badut, ezin egongo naiz denbora luzez Gortean; horrek ahuldu egiten duela dio aitak.

- Eta Mozolomendin ez al duzu batere egon behar? galdetu zion Tommyk ahots tristez.

- Bai.

- Jubilazioa ematen digutenean etorriko gara, hemendik berrogeita hamar edo hirurogei urtera.

- Orduan nahiko jolas egingo dugu.

- Dibertigarria izango da.

- Baietz!

Baina kontu haiek ez ziren batere pozgarriak Tommy eta Annikarentzat.

- Konturatzen al zarete?

- Kanibalen herri bateko printzesa! oihukatu zuen Pippik amets eginez bezala.

- Haur gutxik lortzen dute hori.

- Dotore-dotore jantzita ibiliko naiz.

- Uztaitxoak eramango ditut belarrietan eta bat handi samarra sudurretik zintzilik.

- Zer gehiago eramango duzu? galdetu zion Annikak.

- Ezer ez erantzun zion Pippik.

- Ez dut beste ezer eramango.

Eta barre egin zuen.

Amets zoragarri batean murgildurik zegoela zirudien.